Boston Dynamics

Askok jakingo duzue nire frikismoak ez duela limiterik baina egunero,
buruari bueltak ematen dizkiot, ia teknologiaren limiteak non egongo diren
edo nork jartzen dituen pentsatzen.
Notiziak jarraitzen ditut eta emozio puntu bat izaten dut berrikuntzekin,
datozen alorretik datozela.

Boston Dynamics-ek bideo berri bat igotzen duen bakoitzean sarea
erreboluzionatu egiten du. Oraingoan 2016an aurkeztutako SpotMini
robotaren kontua izan da, funtzionalitate berri bat jarri diote eta: ateak
irekitzeko kapazitatea du orain.

Bideoan robot batek gelatik irteteko saiakera egiten du, baina ate batekin
egiten du topo. Orduan, beste robot bat agertzen da, zeinak beso mekaniko
bat duen eta horren bidez atea ireki, eta beste robota pasa dadin
ahalbidetzen du. Bere ostean, gelatik irten eta atea itxiko du.

Sare sozialetan bi erreakzio gertatzen dira Boston Dynamics-en gauzei
dagokienean, harridura eta beldurra. Pasa den hilean berdina gertatu zen
Atlas automata aurkeztu zutenean, zeinak plataformen artean salto egiteko
ahalmena zuen, baina bideoan, atzerako txiribuelta bat egiten bukatzen
zuen.

Black Mirror ikusten dugunean berdina gertatzen zaigu, harridura eta
beldurra, teknologia berrien etorkizuneko hainbat erabilera agertzen
zaizkigulako, bai ligatzerako orduan, bai kontrolaren eta boterearen
inguruan, bai lanaren esparruan, eta hainbat arlo gehiagotan. Baina
etorkizun posiblearen fikzioa da.

Beraz, etorkizuneko marra horretan, Black Mirror-en ikusten ditugun
teknologiak lagunduriko aukera horiek zein puntutan markatuko ditugu?
Egin ariketa. Hain urrun daude?

Etorkizun hori ez dugu hurbil nahi. Edo beti urrun sentitzen dugulako
gustatzen zaigu.

Etorkizunari buruz fikzioa egitea gustatzen zaigula agerikoa da, eta
etorkizuna hitzak berak dio, etorriko dena dela, baina Bostonen txakurrak
ez dira etorkizun, hemen dira. Eta horrek eragiten digu ezinegona.

H2
H3
H4
3 columns
2 columns
1 column
Join the conversation now
Logo
Center