Datuen garaia dela dirudi, gaur egungo software-ak kometaratze batetik, gripearen fokoak detektatzeraino heldu dira eta. Datuen automatizazioak lanpostuak gutxitu dituela esaten da, fabrikazio munduan gehienbat, eta beste alde batetik Google-z gain, beste hainbat enpresa eta erakundek gure etxekoek baino gehiago dakitela argi dugu (BBVA-k 20 bariable desberdin ditu pertsona bakoitzeko, Google-k 200 baino gehiago, Facebook-ek badaki noiz utziko dugun bikotea,…).
Datuekin informazioa lortzen dugu, eta informazioarekin jakintasuna. Hau guretzat ez da sorpresa eta gizartean aldaketak izango dituela ere badakigu. Ala industriak erreboluzioak ez al zuen eraginik egin?
Adibide asko daude non datuek errealitatea erakutsi diguten. Oraindik gogoratzen dut, Instagram sare sozialak publikazio bakoitzaren kokapena erakusten zuenean. %90eko probabilitate batekin asmatzen nuen non bizi zen bilatzen nuen pertsona bakoitza, logika sinple bat erabiliz (software potenterik gabe). Instagram-ek mega asko behar ditu bere funtzionamendurako, ondorioz, publikazioak wifi bidez egiten ziren/dira (mugikorretan ditugun datu kantitatea Vs. adina beste artikulu baterako utziko dugu) bigarren ondorioa ateraz: publikazio kantitate gehien duen ubikazioak ematen zigun pertsona horren etxearen helbidea. Bigarren postuan ikastetxeetatik igotzen zirenak izaten ziren, liburutegiak, tabernak…
ORAIN OSTERA, EZ DAUZKAGU BISTARA.
Gogoratzen dudan beste anekdota bat hauxe da: Unibertsitatetik Microsoft-era joateko aukera eman zidaten Girlz In Tech Europe zela eta. Bertan hainbat CEO ezagutu genituen, emakume enpresaburuak eta beraien zeregin eta egunerokotasuna ikusteko aukera izan genuen. Madrilen izan zen. Hitzaldi nahikotxo izan genituen eta horietako bat LinkedIn sareko Espaina mailako buruak egin zuen datu hau emanez (gogoratu: datuak – informazioa – jakintasuna): LinkedIn sarekoei enpresa desberdinek datuak eskatzen (erosi) dizkiete, horien artean bakoitzaren ingeles maila, langile berrien aukeraketa egiteko. Momentuz ez dago ezer arrarorik ezta? Normalean, perfila betetzen duzunean hizkuntza tituluentzat leku bat izaten dugu, eta normalean nahi izaten duguna jartzen dugu, bakoitzaren hizkuntza maila gorago jarriz. Beraz, sareak datuak dauzka, bai, baina ez dira benetakoak.
Errealitatea beste bat da. Bada, LinkedIn-ek ez die zuk jartzen duzun maila erakusten enpresei, baizik eta hainbat indikadorek ematen dien emaitza bat. Indikadoreak hauexek izaten dira: zenbat harreman duzun beste herrialdeko pertsonekin, elkarbanatzen dituzun artikuluen hizkuntza eta zure deskribapena zein hizkuntzatan duzun. Et voilá! Hortxe zure ingeles maila!
TRANPA JAKINDA, KILIKILI DATUEI.
Baina berriz ere errealitatea beste bat da. Askotan ez naiz konturatzen ni enteratu orduko, asmakuntzatik zenbat denbora pasa den, ze aplikazio eman zaizkion, zertan bilakatu den. Hau da, internet etxeetan izan baino lehenago asmatu eta erabili zen, bada datuekin berdin. Ni baino askoz aurreratuago doaz, beraz kilikili gutxi egin ditut. Orain perfila hainbat hizkuntzatan bete dezakezu. Bejondeizuela!
NOLA EGIN DEZAKEGU KORRIKA ORDUAN?
Korrika egiten ikasteko sartu nintzen Big Data delakoa ikastera, “culturilla general”-a behar nuela uste nuen, entrenamentu modura. Bertan ikasi baino, entzutera joaten nintzen. Nire buruak ideia bat bestearen atzean izaten zituen eta imaginazioak korrika egiteari ekin zion. Hala ere, nora egiten zuen korrika? Bankuko kontuek ez zidaten zirrara gehiegirik egiten, hezkuntza alorrekoek ostera, bai. Deustuko LearningLab-en nengoela aprobetxatuz, Make World hezkuntzarako joko interaktiboak jasotako datuen analisi bat egin nuen, saiatu behintzat. Esan behar dut, gordeta zeuden datu kantitatea, gure ordenagailuek prozesatu ahal zutena baino askoz handiagoa zela, beraz kasu onetan Big kontzeptu horrek ez zuen guztizko efektua egin, prototipo antzeko bat izan zen.
Bada, datuak garbitu eta ondo begiratu ostean patroi argi batzuk ikusten hasi nintzen. Aspertzen zirenak eta gustura egoten zirenak, zertxobait hobetzen zutenak eta berdin geratzen zirenak, etab. Baina programazio funtzioen atzean interpretazio bat dago. Eta prototipo honetan halakorik egin zen. Askotan zenbakiak izaten dira, ezagunena 0=itzalita 1=piztuta da. Baina zenbakiekin jarraituz, jokatu zuten umeentzat 1etik 5erako interpretazioa berdina da? Ume guztiek dute tarte horretan 4 zenbakiaren esan-nahi berdina? Edo, izan daiteke guk hizkuntzetan gora egiten dugun bezala beraiek berdina egitea? Edo behera? Nork ez du bere irakasle kaxkar bat justizi gabe puntuatu…?
Errealitatearen interpretazioak dira. Ez dezagun burua galdu.